Maddi

Indarkeriak hil eta bortxatutakoak beti gogoan.

Apenas ditudan 30 urte eta, hala ta guztiz ere, bizi izan ditut (sendian) ETA-ren mehatxua, hilketak, presioa, extorsioa…BELDURRA.

Ekiparazio eta bestelako nahas-masiak alde batera utzita; bizi izan ditut hurbiletik baita, bestelako sufrimenduak, entzun ditut bestelako beldurrak.

Irratian entzun nituen zure hitzak, Maite; euskara hutsean entzun nituen hitz indartsu horiek. Eta eskerrak eman nahi dizkizut: ETA-k sozialki eragin zuen mina eta, zehatzago, Josebaren hilketaren errudunei hausnarketa Euskaraz eskatzeagatik.

Oraindik ere, giro batzuetan, gutxiegi entzuten delako hausnarketa eta are gehiago nere belaunaldian «iraganeko kontuak» bailiran baztertu delako memoria. Ez itzaldu sekula zure boza.

Eskerrak bihotzez, besarkada bat.

Posted on 27 febrero, 2015 in Carta

Compartir la carta

Back to Top