Zuekin nago
Kaixo!
Joseba ezagutzen nuen, baita bere familia ere. Etxe hartan beti ondo hartua sentitu nintzen, eta horrela jarraitzen da izaten. Etxea ez dago betiko tokian, denok dakigu aldaketa horren arrazoia. Egoera latz hau gorabehera, bere familiak aurrera jarraitzen du, oztopoak gaindituz ausardiaz eta irrifarre batez. Eta beti Joseba gogan izanda.
Joseba akabatu zuten egunean zertan ari nintzen oso ondo gogoratzen dut. Bere hilketa zoritxarrez historiako puntu nabaria bihurtu da, nire bizitzan eta beste batzuen bizitzan ere bai.
Besarkada handi bat bere familiarentzat.
Comments are closed.